HERRIA 

Herriaren aurkezpena

Herriko ekonomia

 Deskribapena

Datuak

BASERRIAK

 
Baserritako auzoak
 
Etxalarko baserriak, herria inguratzen duten auzoetan banaturik daude. Baserrien itxura, herriko etxeen antzekoa da baina, lehenengo hauek bere inguruan belatiak eta landak dituzte aziendak libratzeko eta gauzak erein eta landatzeko. Orain baserrietan ez dira egiten lehen egiten ziren lan guztiak. Gutti batzuk daude bakarrik, baserria dutenak bizimodu bakarra bezala. Jende askok baserrietan lan egiteko kondizio txarrak ikusita, bertze lan batean hasteko beharra zuen, herrian bertan edo herritik kampo. Horren ondorioz baserri asko ustu egin ziren, denborarekin lurrera eroriz. Bertze batzuk aldi beherean konpondu egin ziren eta landa etxeak bihurtu.
 
 
Sorry, your browser doesn't support Java(tm).

Baserrian bizi:

 
Neguko hilabeteetan aziendak baserritako edo inguruko bordetan egoten dira. Udan jateko batez ere, idortutako belarra eta pentsua ematen zaie . Hilabete hauetan lehenbiziko arkumeak jaiotzen dira eta hauekin batera lehenengo gasna eta mamia jateko aukera ere. Udaberrian, egunen hobekuntzarekin, aziendak belatira ateratzen dira.
 
 
Ekaina, uztaila, abuztua eta irailean belatietako belarra moztu eta eguzkitan idortu egiten da, ondoren metatu edo fardoak egin. Gaur egun ere bolak egiten dira. Lehen baserri askotan belarra etxeko ganbaran gordetzen zen. Belar hau gero neguan behiak eta ardiak bazkatzeko erabiltzen zen. Ilargiak garrantzi haundia du belarra metatzerakoan. Belar meta egiteko unean ilargia hilgorian baldin badago, belarra ez arrunt idorra egonda ere, kalitate onekoa aterako da; alderantziz, belarra hilbeheran metatzen bada, eta ez badago arrunt idorra, belarrari errautsa eginen zaio eta behiak edo ardiak ez dute gustora jaten. Udan, egun batez, baserritarrak herrira jeisten dira, berriki eskilatuak izan diren ardien ilea saltzeko.
 
 
Belarrarekin egiten den bezala, irailean iratzia pikatu, idortu eta metatu eginten da, urtean zehar azindari azpiak moldatzeko. Urte osoan aziendari azpiak ateri eta gorotza pilatu egiten da. Frogatua dago gorotza dela ongarririk hoberena lurrarentzat. Neguko hilabeteetan ongarri hau belatiak gorozteko erabiltzen da.
 
 
Baserriko lanak utzitzearekin batera, baserriaren ingurua asko aldatu da auzo aunitzetan. Batzutan lantegi ttiki edo antzeko eraikuntzak egin dituzte, bertzetan berriz etxe inguruko belatietan arbolak, pinuak edo fruta arbolak landatu dituzte eta bertze kasuetan baserriak landaetxetan bihurtu dituzte.
 
 
 
 

Baserriko tresneriaren eboluzioa:

 
 

Lehen 

Gaur egun

Metak Fardoak, belar bolak.
Sega, igitia Segadora, desbrozadora.
Aizkora, arpana  Motozerra.
Ailtzurra, haria   Motokultorea.
 Mandoa, astoa, idia, behia, behorra   Traktorea.

Antzinako bertze herraminta batzuk